Etxeak, bertan bizi den familiaren identitate-ezaugarri gisa, garrantzi handia du. Guztiek bere izena dute eta hartaz ezagutzen zaie herrian eta Ultzama bailarako influentzia eremuan. Gainera, ohitura da pertsonak etxearen izenaz ezagutzea eta berarekin lotzea.
Kontzejuko herri-arkitektura, orokorrean, oso ongi mantendu eta kontserbatu da beren jabeen esfortzu eta zaintzari esker. Hemen aipatuko ditugunak dira, bere balio historiko edo berezitasunarengatik, katalogatuak daudenak:


Hau ere herriko plazan, pilotalekuaren aitzinean. Planta errektangularra eta lau isuriko teilatua. 2004. urtean berritua izan da. Lehen eraikin honetan herriko eskola zegoen. Lau solairuko etxea da, zeinean kontzejuko administrazio-bulegoak izan ezik, ostatua eta gazte-ludoteka daude. Aurrealde nagusian harri landuzko herriko harmarria gailentzen da.
Tamaina handiko etxea, oinplano guztiz errektangularra, hiru solairukoa eta lau isuriko teilatua. Alde luzeetako batean fatxada nagusia dago. Behean lau leiho txiki eta bi ate ditu: bata, erdi-puntukoa; bertzea, erdi-puntu apaldukoa. Solairu nagusian hiru balkoi bi leihorekin txandakatuz. Goian alderik aldeko balkoi sotil bat. Harmarri moderno bat aurrealdean nagusitzen da eta azaldetzen den inskripzioak honela dio: CONDEREN/REEDIFICADO POR VICENTA Y/ JOSE BARAIBAR EN MEMORIA DE ANTECESORES/ AÑO 1899/ A.M.C.D.
Errepidearen bertze aldean ere badira zenbait etxe. Haien artean, garapen horizontaleko eraikin bat aipa dezakegu. Erdi-puntuko arku bat nabarmentzen da ateburu landuarekin, zeinean lauburu bat, gurutze bat eta AÑO 1760 data azaltzen diren.
Hiru solairuko eta sabaia, bi isuriko teilatua eta egarle zabala. Hormak luzituak, bainan harlandu gorriak baoetan, izkinetan eta atean eta bere inguruan. Sarbideak erdi-puntuko arkua moldurekin du. Bertze baoak zuzenak dira. Lehenengo pisuan, bi balkoi ditu bi aldeetan; bigarrenean, alderik aldeko galeria; eta teilatu-gailurrean, bertze txikiago bat. Guziek, paltzialki, jatorrizko zurezko egitura kontserbatzen dute. Sarrerako atearen gainean, hiruki formako frontoi batean, bi lisloren artean inskripzio bat bada, zeinean irakur daitekeen: IHS/AÑO 1793.


