Archives

HERRIA

ONGIETORRIA

Ongietorria

Ongi etorri Arraitz-Orkina.

Arraitz-Orkin webgunean sartzerakoan, ohikoa ez den bertze bide batez hurbiltzen ari zara herri honetara.

Informazio teknologia berri hauek hurbiltze hau ahalbidetzen digute nola bertakoei hola ezagutu nahi gaituztenei.

Arraiztarrendako: kontzejua eta herritarraren arteko komunikazio eta harremanak biziagoak eta zuzenagoak sortzea. Desiragarria eta interesgarria litzateke, zalantzarik gabe, herritarren partehartze biziagoan eragina izatea, kontzejuaren lana eta toki-administrazioa hobeki ezagutzearen ondorioz.

Gainerakoendako: Arraitz herrigune nagusiaren eta bertze bi auzuneen (Bentak eta Orkin) xarma ezagutaraztea. Arraitz erdigunetik ateratzen den 7,5 km-ko pagadi hostotsuen arteko Zaldazain mendi-bidean barna ibilaldi zoragarriak disfrutatzera gonbidatzea. Belateko Andra Mari baseliza eta bere ingurune ikusgarriaz jabetzea. Ahantzi gabe bertako lau ostatuetan ematen den eskeintza gastronomikoaz gozatzea. Hau guziaz, eta gehiagoz, eta erraz ahantziko ez zaizun egunpasaz, merezi du Arraitz-Orkin bisitatzeak.

Mila esker.

 

Bideoa: Ernesto López

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA