Arraitz-Orkin herria Nafarroa hezean deiturikoan dago, Ultzama haran berdean. Iruñetik iparrerantz, 25 km-ra.
Herrira iristeko ohiko bidea honoko hauek dira:
IRUÑETIK
Iruñetik etorriz gero N-121-A eskualde-errepidea hartu behar da, eta Arraizko Bentetako aitzineko bidegurutzeraino jarraiki. Hortik ezkerretara Arraitz-Lizaso NA-4230 eskualdeko errepidea hartuz. Hogei minutan heltzen da herrira.
GASTEIZETIK
Gasteiztik N-1 hartu Altsasuraino, ondoren Sakanako autobidea hartu, A-10, Irurtzuna iritsi arte. Bi haizpetik Donostiarako norabiderantz jo, A-15, Urritzan atera eta Lizasorako NA-411ean sartu. Oren batez, gutxi gorabehera, iristen da.
DONOSTIATIK
Donostiatik, berriz, N-1 hartu Andoaina iritsi arte. Gero Leitzarango autobidean, A-15, sartu. Jarraitu Urritza arte eta Gasteiztik etortzen direnek egin behar duten bezala N-411 hartu Lizasorantz, Basaburua zeharkatuz. Larraintzartik ezkerretara Iraizotz aldera segi Arraitza iritsi arte. Ibilbide hau ere oren batekoa da.
Ongi ibili