Archives

HERRIA

ETXEAK ETA JENDEAK

Herria, etxeak eta bizilagunak

Bai herrian bai auzoetan euskal herri-arkitektura deituriko estiloko etxetzar eder batzuk dira. Horietako zenbait “Principe de Viana” (Bianako Printzea) foru-instituzioak, ondare historiko-artistikoa zaintzeaz arduratzen denak, katalogatuak ditu.

casasygentesArkitektura zibilari eskeinitako “etxeak“atalean, esanguratsuenei aipamena egiten zaie.

Usadiari jarraikiz Arraitz herriak abeltzaintzan dihardu, hain zuzen esnetarako behi-azienda ustiategietan. Hori dela eta, hiru solairuko etxetzarrak dira. Era honetan erabiltzen ziren: beheko planta, aziendarako ikuilu gisa; lehenengo solairuan, etxebizitza eta goikoa, sabaia, ganadurako bazka-biltegia. Gaur egun, etxe haundi horiek zenbait etxebizitzatan zatitu izan dira familiaren artean.

Gaur egun abeltzaintzak bere garrantzia galdu du. Orain produkzio jarduera honetan nagusiki aritzen den populazioa %20 ingurukoa da.

Gainerakoak industrian edo zerbitzu-sektorean aritzen dira, nola Iruñea eta bere eskualdean hola ondoko Elordi industrialdean (Ultzamako Udalerria), Arraiztik 1 km-ra.

Klimatologiari dagokionez, klima ozeanikoa dela erran dezakegu, atlantiar erauntsiei loturiko prezipitazio ugarirekin, urte osoan zehar banaturik. Urteko banaz bertzeko tenperatura 13ºkoa da, uda beroak eta negu hotzak dituelarik.

Klimatologia hau egokia da larre berdeak, iratzeak, hariztiak eta, bereziki, pago hostotsuak nabarmen daitezen. Horregatik da hain ezaguna Ultzama bailara, Arraitz-Orkin barne, eta eskualde zoragarri oso hau.

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA