Archives

KULTURA

GASTRONOMIA

Gastronomia

Bailarari egiten zaion bisita gozatzeko ez dago ezer hoberik dituen haragi ospetsuak, onddo preziatuak, artisau eztia edota eskualdeko plater tipikoa den mamia dastatzea baino. Aipamen berezia merezi du ere patxaranak, klasiko bat Nafarroa osoan.

ONDDO BELTZA

hongo beltzaUdazkenaren etorrerarekin, inguru naturalak bere xarmantasun guztiak agerian uzten ditu. Basoak estaltzen duen orbelaren azpian jale onen altxor preziatuenetako bat ezkutatzen da: onddoa. Nahiz eta errezeta tipikoenak onddoak baratxuriekin eta onddo-nahaskia izan, jateko onak diren zerrenda luzea da, eskualdeko jatetxeetako errezetetan tokia izaten dutenak, Inguru honetako aberastasun mikologikoa agerian jartzen da erregistratuta dauden eta jateko onak diren 300 motatik gora horietan, nahiz eta gehien biltzen direnak ilarrakak, ziza horiak eta onddo beltzak izan.

MAMIA

cuajadaTradizioak dio artzainek, etxetik urrun, kaikuetan(urkiz eginiko zeihar ardatzeko ontzia artzainaren hanken artean paratzeko) biltzen zutela haien ardien esnea. Ezin zutenez egurra sutan jarri esnea berotzeko, siliziozko harriak berotzen zituzten sutan eta esnez betetako kaikuetan sartzen zituzten gori-gori zeudenean, egosketa azkar bat eta ohiko erre zaporea (kizki-lurrina) lortuz. Behin harriak aterata gatzagia ( axuriaren urdai puska) gehitzen zitzaion, ongi irabiatuz eta pausatzen utziz.
Gaur egun bailarako jaki tipiko hau 38º gatzatutako ardi-esnearekin eta harri goriz egosita egiten da, bere erre zapore berezia lortuz. Mamia edo Gaztanbera bezala ezagutzen dugu.

PATXARANA

patxaranGure arbasoak artista hutsak izan ziren basoko fruituak pattarrarekin edo anisarekin beratzen. Patxarana etxean egiten ziren beratutako edari alkoholiko horietatik dator, bai bere sendatzeko propietateengatik eta bai edari bizi bat lortzeko.

Patxarana, beraz, fruitudun edari bizi bat da. Patxaranak, elorri beltzaren fruitu urdinxkak, modu tradizionalean beratuz, belaunaldiz belaunaldi ohiko moduan egin den bezala, kolore gorri distiratsua eta fruta usaina transmititzen diote edariari. Patxaran hitzak euskarazko jatorria du, basarana edo basoko arana esan nahi duena.

Nahiz eta patxaran fruituak udazkenean bildu, urtean zehar kontsumitzen ahal da.

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA