Archives

HERRIA

FAUNA ETA FLORA

Fauna eta flora

Arraitz-Orkin herriaren ingurune naturala larre, soro eta belardiz osaturik dago, non aziendak bazkatzen ohi duen; eta hosto-zabalen basoaz, pagoak ,bereziki ornitua .

fauna01Eskualdearen flora eta fauna klimatologiak baldintzatu eta moldatzen du neurri handi batea. Klima ozeanikoa da prezipitazio ugarirekin, urteko 1200-1600 l/m inguru.

Uda eta neguko urtaroen arteko tenperaturen aldea handia da. Udak oso beroak dira orokorrean, eta neguak, berriz, izozte eta elurte handirekin.

Arraitz-Orkingo zuhaztiaren %85 pagadia da, bertze zuhaitz motekin osatua, haritza eta pinua bereziki, eta, era sinbolikoan lizarra, gaztainondoa, alertzea, bertze batzuen artean.

Pagoa transpirazio handiko zuhaitza da, eguratsa hezea eta lainotsua eskatzen duena.

Pagadi hertsiak erregulatzaile hidriko eta termiko gisa garrantzi handia duen mikro-klima sortzen du. Euriak eta lainoak basoa bustitzen du(blai egiten du) eta zoluak bere erretserbak isuri egiten ditu iturri eta erreken bitartez.

Pagadiaren barnea fresko izatea berezkoa, baita uda beroenean ere. Pagoek nahiko haziera azkarra dute, 30 metrotara irits daitezke baita, zenbaitetan, 40ra ere.

fauna02

Pagadiak itxuraz, urtaroaren arabera, arras aldatzen da. Neguan hostorik gabe biluzik agertzen da eta udan, berriz, hostotza hertsiko basoa da geriza freskoa sortuz. Erran daiteke pagadietako gaineko geruzan iratzeak eta bertze landare batzuk beren erraboila eta errizomekin nagusitzen dira, zeinak ernetzen hasten dira pagoek hostoak bota baino lehen. Hosto erorkor eta zabalen basoak 500metrotik gora azaltzen dira, klima ozeaniko edo subozeanikoa baldin bada.

Pagadien behe-mailan, pagoak haritz kandudunez osatutiko hariztiekin nahasten dira, hagitz ingurugiro ederra sortuz.

Hariztien kasuan, berezko geruza belarkara belar, sastraka, iratze eta txilarrez osatua ohi da. Azpimarratu behar da, zenbait haritzetan sortzen diren lianak, huntzak eta atxapar (sasiama, madreselva).

Faunari dagokionea, ikus daitezkeen hegaztien artean, aipatzekoak dira txantxangorriak, txontak, kaskabeltzak, zozoak, miru (gorria)?saiak etab. bertze zenbaita espeziez kanpo. Anfibioak eta narrastiak era aurki daitezke: sugandila, arrrabioa, igel gorria eta apo arrunta. Ugaztun nagusietan, inguruko basoetan azpimarratzekoak dira basurdea, orkatzak, oreinak etab.

Bertako larre ugarietan ohikoa da behiak, bereziki, ardiak eta zaldiak ikustea.

Baratze familiar txikiak erreferente dira herrian. Familia gehienek lantzen dute berea autokontsumorako. Ardura handiz landutako baratze hauetan aurki daitezkeen produktuak anitzak dira: patatak,babarrunak, azenorioak, letxuak, porruak, tipulak, zerbak, azak, azalorek, piperrak, erremolatxak, kalabazinak, marrubiak etab.

Azkenik, flora eta faunari eskeinitako atalari bukaera emateko aipatu nahi dugu, herrian zein kanpoan, duen garrantziaz eta oihartzunaz, bilketa mikologikoa, ontto beltza (Boletus aereus) bereziki.

fauna03Sukaldaritzako balioarengatik onttoa da, zalantzarik gabe, gehien baloratzen dutena, bai kanpokoek bai bertakoek (zein, nahiz). Ohiko bilketa garaia (sasoia) udazkenarekin hasten da, irail eta urriaren hilen artean.

Herriaren inguruko mendietan bertze espezie mikologikoak ere hagitz preziatuak (estimatuak)…aurki daitezke, hala nola zizahoria (Cantharellus cibarius), urritxa (Russula cyanoxantha), gibelurdina (Russula virescens) etab. Era berean jangarriak ez diren bertze zenbait espezierekin kontuz ibili behar dugu, bereziki toxikoak edo hilgarriak izan daitezkeenekin: amanita muscaria eta amanita phalloides.

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA