Tradiziozkoa
Kontrabandoa:
Frantziako mugaren hurbiltasunarengatik, Arraitz kontrabandoari loturik egon da. Herriko gazterik gehienek parte hartzen zuten, modu batez edo bertzez, lan honetan, ez negozio gisa lanbide gisa baizik. Kontrabandoa, normalki, gauez eta mendian zehar egiten zen. Taldeka, zelatari eta zamari lanak banatuz. Eramaten ziren produktuak honoko hauek ziren: joankoin portugaldarrak, ardiak, zekorrak etab. Eta ekartzen zirenak: puntilak, kobrea, naylon, kafea, koinaka, motoreak…
Abelzaintza:
Herri honetako bizilagunen “modus vivendi”-rik garrantzitsuena abeltzaintza izan da. Azienda, batez ere, esnetarako behiez osaturik zegoen, zenbait ardi-ustiategi izanik. Bi kasuetan buru gutxiko ustiategi txikiak ziren, etxeetako beheko plantan edo bordetan kokaturik. Bertzetik, ia-ia etxe guzietan hazten ziren etxabereak (zerriak, oiloak etab.) familia-kontsumorako.
Gaur egungoa
Abelzaintza:
Egun, aktibitate honek zuen garrantziaren parte bat galdu du. Populazioaren %20 inguru aritzen da sektore honetan. Jarduera honetan jarraitzen dutenak etxalde modernoak -zeinetan makinariak lan handia egiten duen- eraikitzea lortu dutenak dira. Gainera, ganadu ustiategi gutxiagotan bainan handiagotan, eta herri barnetik kanpo, konzentratzeko joera dago.
Industria eta zerbitzuak:
Populazioaren gainerakoak industrian edo zerbitzu-sektorean aritzen dira, zein Iruñea eta bere eskualdean zein ondoko Elordi industrialdean (Ultzamako Udalerria), Arraiztik 1 km-ra.