Archives

TURISMOA

ZER IKUSI / ZER EGIN

Donejakue bidea

BAZTANGO DONEJAKUE BIDEA

IX. mendearen hasieran, Donejakue apostoluaren hilobia Compostelan aurkitzeak suposatu zuen Kristandade osotik Santiagorako erromesaldien hasiera. Hortaz, Nafarroa bilakatu zen Erdi Aroaz Europatik Galizara abiatzen ziren milaka erromesen derrigorrezko pasabide.

Bide guziek Compostelara eramaten zuten eta saihesbiderik ohikoenak Baztangoa eta Ebro Ibarrekoa izan ziren. Bainan XI. Mendean Santxo III Gartzes Nagusiak, arabeei berreskuratutako penintsulako erreinuetan nagusitu zenak, zenbait ibilbide batu zituen Nafarroako barnekoak bitara murriztuz: Luzaiden zehar sartzen zen ibilbide frantsesa eta aragoitarra Somport mendatetik zetorrena.

caminodesantiago10Baztango bidea, bertze batzuk bezainbeste aztertua ez izan arren, Santiagorako ibilbide ezagunetatik zaharrenetarikoa da, erabiltzen baitzuten bereziki Baionako itsas-portuan lehorreratzen ziren erromesek.

Ibilbidea Urdazubi eta Zugarramurdin barna pasatzen da eta, Baztan ibarrean zehar jarraikiz, Belateko mendateraino iristen da.

Hemen, mendatean, Santiagotik 748 Km-ra, pausaldi bat egiteak merezi du erromatar galtzada ikusteko eta, berari jarraikiz, Belateko Andra Mari baseliza eta orduko garaian erromesei ostatu eskeitzen zien monastegi-ospitalea bisitatzeko.

Bideak Lantz aldera segitzen du (bere ihauteriei esker famatua), eta hortik Arreraino. Leku honetan, Compostelatik 715 Km-ra, Santiagorako bide nagusiarekin bat egiten du.

HISTORIA

Antzinako monastegi-ospitale hau 1160. urtearen inguruan izan zen eraikia Santiago bidearen adar garrantzitsu baten ondoan, hor barna pasatzen ziren erromesei jateko eta aterpe emateko.

Bere kokapenari esker, monastegiak ondasun eta opari anitz jaso zituen, ospe handiko garaiak ezagutuz. Erraterako, 1325. urtean hogeita bat fraile bizi ziren bertan erromesei lagunduz.

caminodesantiago20Monastegi-ospitale honek historian zehar zenbait suntsiketa pairatu du: Albreteko Juan erregearen tropen aldetik 1513. urtean (Gazlelak buruturiko konkista garaia) erreinua mantentzeko ahaleginak porrot egin zuenean; 1764. urteko apirilaren 23an era ulertezinean erre egin zen eta barneko guzia (altzari, arropak eta…) erraustu ziren. Horma nagusiak arras kaltetuak gelditu ziren. Hori dela eta, zimentuak arteraino desmontatu behar izan zen. Hortxe beneratzen zen Ama Birginaren jatorrizko imagina ere erre zen. 1793.ean Konbentzio-Gerra garaiako frantsesen suntsiketa eta gero, etengabeko berreraiketa ondoren, antzinako eraikinetik ez da ia deus gelditzen. 1764.go sutea eta gero, monastegia berreraikitzearekin batera, egungo Ama Birgina egin zela ematen du. Tamaina txikiko tailua da eta Alkotzen beneratzen da, hara behin betiko eramanda Konbentzio-Gerran frantsesek suntsitu eta gero. Monastegira egiten ziren erromeriak (abuztuaren 28an) bertan behera gelditu ziren, monastegiaren betiko hondamena ekarriz.

Erdi Aroan ez zela egin ez galtzadarik ez kamiorik, baizik eta erromatar garaikoak erabili zirela teoriari jarraikiz, Belatekoa aro hartako bide berrerabilia izan liteke, kontutan harturik eskualde hau Baiona eta Gipuzkoaren arteko pasagune zela.

DESKRIBAPENA

Baseliza nabe bakarrekoa da bortz tarterekin eta kainoi zorrotzeko teilatuarekin. Hormak barnetik errebokatuta daude; kanpotik, aldiz, ongi landutako silarria ikus daiteke, era soilean paratua.

Sarreraren alboan, arku zorrotz bat osatzen duten bortz errebolta lerden eta apaingarrigabeak, harroinik gabedo hiru zutaberen gainean ezarrita daude. Laugarren eta bosgarren erreboltak, berriz, itsatsitako pilastran eta horman ezarrita daude, haien artean arku-sailak izanik.

Goiko partean, ezker aldean, eraikin honetan berezia den leiho bat irekitzen da. Bere eiteari begira Berpizkundearen inguruan izan zitekeen egina. Pilastrarekin lerrotua dago, horman sartuagoa, oso estilizatilizatua eta goiko partea hestuagoa. Bao ireki hau forma errektangularreko bertze baten barnean kokatua dago.

Iparraldeko fatxadan bao iteresgarri bat agertzen da eiteari begira. Horma baino beranduagokoa dela ematen du, harria berrerabilia nabaritzen baita. Oinarrian alderik aldeko irtengune txiki bat dauka.

Baseliza eta aldameneko eraikina bobeda baten bitartez loturik zirela erraten da. Beraz, bao honek bobedaren egitura eusteko balio zukeen. Atearen goiko partean ere badira harrizko bi irtengune, aipatutako bobeda edo estalpe txiki bat eusteko balio zuketenak.

caminodesantiago30Tenpluaren ipar aldean bortz ostiko sendo eta gotor ikus daitezke. Hauek egitearen arrazoina ez da jakiten. Elizak alde banatan atari bana izan zituzkeela pentsa daiteke, eta estalpearekin batera, erromesei babes ona eskein zioketela.

Bigarren eta hirugarren ostikoen artean, ipar aldean, bi mail txiki baten bidez sartzen den atetxo bat irekitzen da. Sarrerako leihoaren forma berdina du.

Hego aldean, nahiz eta ostiko sendoak ere izan, ataria osatzen zuten hormen oinarria ikus daiteke oraindik. Ostiko hauek geroagokoak dirudite, ezpaita logikoa estalperik gabeko beheko sua egitea, kontutan harturik su honek hara azaltzen ziren erromesak berotu behar zituela.

Gibelaldeak erromaniko ereduari jarraitzen dio. Erdian, goiko partean, gezi-leiho antzeko bano luze eta estua dauka.

Barnealdean, hormaren erditik ateratzen diren hiru arku daude. Eraikin osoa bi isurialdeko teilatu piko samar baten bidez estalia dago, ulergarria eskualdeko klimatologiari begira.

MONASTEGIA

Oinplano errektangularreko eraikina. Hormaren oinarria eta goiko paretak ez daude lerrokatuta. Bao txikiak harriz mugaturik. Ipar aldeak zenbait berezitasun ditu.

Ate formako bao hertsi bat dago eta bertze bat lurraren arrasean. Hego aldeko leihoak handixeagoak dira normala denez, alde horretatik argi eta bero gehiago sartzen baita, hotzagoa den iparreko aldearekin gonbaratuz.

Monastegiak ganbara batzuk ditu. Sarrerako aldeak bao txiki bat dauka goiko partean eta piska bat beheraxeago handiagoak diren leiho errektangularreko lerro bat. Leiho guziak, bai elizakoak bai monastegikoak hobeki landutako harriz inguraturik daude. Sarrerak erdi-puntuko arkuko atea du.

Monastegiko teilatuak hiru parte ditu: eki aldean parte bat; bigarren parte estuagoa, iparreko hormako ate itsuarekin bat egiten duena, eta hirugarren bat gainerako estaldura hartzen duena. Teilatuko lehen eta hirugarren parteetako teilak era bertikalean paratuta daude; bigarrengoak, berriz, horizontalki. Teilatua bi isurialdekoa da, bainan ez elizakoa bezain pikoa.

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA