Archives

TURISMOA

ZER IKUSI / ZER EGIN

Abaunzko kobazuloak

Aritzarte parajean aurkitzen dira, Arraitz herritik kilometro batera gutxi gora behera Zaldazaingo pistatik zehar. Kobazuloaren barnean historiaurreko aztarnategi bat aurkitu zuten giza gorpuzkinekin eta brontze aroko zeramikarekin. Leku honetan hainbat indusketa burutu dira 80 hamarkadan, eta bada kobazulo honetatik ateratako material ugari katalogatuta eta ikusgai Nafarroako Museoan. 2009. urteko abuztuan, Zaragozako Unibertsitateko ikerketa-talde baten buru den Pilar Utrilla arkeologo aragoitarra Abaunzko kobazuloko harri batean mapa bat irudikatuta zegoela ohartu zen, egindako azterketen arabera duela 13660 urtekoa dela ondorioztatu dute eta hala izanik Europa mendebaldeko maparik antzinakoena bihurtu da.

Abauntz kobazuloko arte higigarria euskarri litikoaren gainean

Lekuaren mitologiaren arabera, kobazuloa bizileku bezala erabiltzen zuten lamiek, eta ahozko tradizioak honako kondaira transkribatzen du: “ Dirudienez Arraizko artzain batek egunero eramaten zien ardi-esnea kobazuloan bizi ziren lamiei, baina egun batean esnea ardien gorotzarekin nahasi zuen, eta lamien haserrea eta sumindura eragin zuen. Hauek, artzainaren iraina ikusita, gau horretan bertan jarraitu zuten harrapatzeko asmoz, baina zorionez, gauerdiko hamabietako kanpai-hotsak jo zituzten Arraizko elizan, eta lamiak haien kobazulora itzuli ziren harrapatzea lortu gabe, artzaina horrela zigor latz batez libratuz. Halere denbora izan zuten madarikatzeko eta zin egiteko zorigaitzak bere etxean ez zirela inoiz faltako.

Lotura interesgarria:

Abauntz kobazuloko arte higigarria euskarri litikoaren gainean

BIDEOA

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA