Archives

HERRIA

ETXEAK

Etxeak

Etxeak, bertan bizi den familiaren identitate-ezaugarri gisa, garrantzi handia du. Guztiek bere izena dute eta hartaz ezagutzen zaie herrian eta Ultzama bailarako influentzia eremuan. Gainera, ohitura da pertsonak etxearen izenaz ezagutzea eta berarekin lotzea.

Kontzejuko herri-arkitektura, orokorrean, oso ongi mantendu eta kontserbatu da beren jabeen esfortzu eta zaintzari esker. Hemen aipatuko ditugunak dira, bere balio historiko edo berezitasunarengatik, katalogatuak daudenak:


Bideoa: Ernesto López

Apezetxea

Apezetxea

Arraitzko herriko plazan kokatua, elizaren ondoan, tamaina handiko etxea, eraikin bertikala, lau solairukoa eta bi isurialdeko teilatua, hormak luzitugabeak manposteria xehea agirian utzirik, silarri kateak bao-markoetan eta izkinetan. Etxeko aitzinaldean fatxadaren bi aldeetako hormetatik bi ostiko ateratzen dira galeria eutsiz. Ateburua eta leihoburuak mabarmentzen dira.

Kontzejua Etxea

Edificio ConcejoHau ere herriko plazan, pilotalekuaren aitzinean. Planta errektangularra eta lau isuriko teilatua. 2004. urtean berritua izan da. Lehen eraikin honetan herriko eskola zegoen. Lau solairuko etxea da, zeinean kontzejuko administrazio-bulegoak izan ezik, ostatua eta gazte-ludoteka daude. Aurrealde nagusian harri landuzko herriko harmarria gailentzen da.

Albirena

Oinplano laukizuzeneko eraikina da. Hiru solairukoa eta bi isurkiko teilatua. Hormak luzituak eta baoak, izkinak eta behaldea sillarriz. Arkitektonikoki hegoaldeko fatxada nabarmentzen da, lau leiho handirekin eta terraza estali zabal batekin. Etxeko ate nagusia erdi-puntukoa harlanduz ornitua. Leihoetariko baten gainean ongi zaindutako aingeru baten irudia ikus daiteke. Mendebaldeko fatxadan erdi-puntuko atearen harri batean Maltako orden militarreko gurutzea grabatua agertzen da.

Sunbilenea

Etxe honetan lehen aipaturiko ezaugarriak errepikatzen dira, goiko partearen luzitua izan ezik, fatxada osoa harri-horma baita. Arkuaren giltzarrian erliebe latz batek zirkuluak, eguzki-disko bat, gurutze bat eta disko formako bi hilarri txiki diruditenak erreproduzitzen ditu, dena moldura lerromakurren artean. Giltzarriaren beheko aldean JUANAN/ DE SUMBEL/ AÑO DE 17(…) irakur daiteke.

Konderena

Tamaina handiko etxea, oinplano guztiz errektangularra, hiru solairukoa eta lau isuriko teilatua. Alde luzeetako batean fatxada nagusia dago. Behean lau leiho txiki eta bi ate ditu: bata, erdi-puntukoa; bertzea, erdi-puntu apaldukoa. Solairu nagusian hiru balkoi bi leihorekin txandakatuz. Goian alderik aldeko balkoi sotil bat. Harmarri moderno bat aurrealdean nagusitzen da eta azaldetzen den inskripzioak honela dio: CONDEREN/REEDIFICADO POR VICENTA Y/ JOSE BARAIBAR EN MEMORIA DE ANTECESORES/ AÑO 1899/ A.M.C.D.

Bolinenea

BolinenaHiru pisuko blokea. Alderik aldeko balkoia goialdean, bi isuriko teilatua eta egarbe zabala. Hormek ez daramate luziturik, goiko partean izan ezik, manposteria baizik ohiko salbuespenekin. Baoak lauangeluarrak dira atekoa izan ezik erdi- puntukoa izanik. Leiho baten gainean trazu lakar eta ezberdinez, honoko inskripzioa irakur daitekeelarik: VIVA JESUS/ESTA CASA HI/ZO HAZER PEDRO/ DE ILARREGI / AÑO 1787.

Xabatena

Eraikin dotore berriki berritua, zeinean bertoko arkitekturazko ezaugarriak errepikatzen dira. Hiru solairukoa, bi isurkiko teilatua egarbe zabalez. Homak luzituak, enmarkeak, izkinak eta zokaloa salbu, harriz daudelarik. Fatxada nagusiak bortz leiho eta bortz balkoi erakusten ditu. Sarbidea erdi-puntuko arku baten bitartez da, rosca moldurada eta hemezortzi dobelekin. Ateburuak, harrian landua, diseinu desberdineko bi gurutze motz ditu bata bertzearen ginean. Ondoan era bereko bertze ate bat badago bainan landu gabea. Fatxadan nagusitzen da XVIII. mende bukaerako rococo estiloko harmarria. Barnean zortzi etxebizitza moldatu dituzte.

Galbarrena

Errepidearen bertze aldean ere badira zenbait etxe. Haien artean, garapen horizontaleko eraikin bat aipa dezakegu. Erdi-puntuko arku bat nabarmentzen da ateburu landuarekin, zeinean lauburu bat, gurutze bat eta AÑO 1760 data azaltzen diren.

Martirena

MartirenaAitzinean aipaturiko etxeak bainan txikiagoa, “Martinena” izenaz herrian ezagutua. Bere fatxada harrizko bi ostikoen artean agertzen da, seguraski, hastialak elementuetatik babesteko asmoz, eta, bidenabar, aldameneko etxeen balizko suteetatik hesi gisa. Gainera, egitura aldetik, balkoi eta teilatu-hegalaren euskarri dira. Hormak harria agerian uzten du goiko partea salbu luzitua izanik. Atearen arkua erdi-puntukoa da eta bere giltzarrian 1704/IOA/NDU/ARY irakur daiteke.

Miguelena

Laukizuzeneko planta, hiru pisukoa eta lau isuriko teilatua. Horma luzituak silarri-kateekin eta goian, ohiturari jarraikiz, alderik aldeko balkoia. Berriki birgaitua izan da, zazpi etxebizitza egokituz.

Zalbatena

ZalbatenaHiru solairuko eta sabaia, bi isuriko teilatua eta egarle zabala. Hormak luzituak, bainan harlandu gorriak baoetan, izkinetan eta atean eta bere inguruan. Sarbideak erdi-puntuko arkua moldurekin du. Bertze baoak zuzenak dira. Lehenengo pisuan, bi balkoi ditu bi aldeetan; bigarrenean, alderik aldeko galeria; eta teilatu-gailurrean, bertze txikiago bat. Guziek, paltzialki, jatorrizko zurezko egitura kontserbatzen dute. Sarrerako atearen gainean, hiruki formako frontoi batean, bi lisloren artean inskripzio bat bada, zeinean irakur daitekeen: IHS/AÑO 1793.

GAURKOTASUNA

AGENDA

Ekintzen agenda

BERRIAK

Gaurkotasuna, albisteak...

ARGAZKIAK

Arraitzko argazkiak

EGURALDIA