Aurkezpena PDF Inprimatu E-posta

Arraitz-Orkin kontzejua Arraitz erdiguneak eta Orkin eta Bentak auzoguneek osatzen dute, haien artean kilometro bateko distantzia dagoelarik, gutxi gorabehera.

Era berean, herriak baditu baserri batzuk zenbait ingurutan barriatuak. Bordaxuri, Eleta, Arrixuri eta Ultzamako Benta, azken hiru hauek Belate mendatearen magalean.

Populazioa 2007ko urtarrilaren lehenean 187 biztanlekoa zen. Herriak 1950. urtean 257 auzokide zituen eta 1858.ean, berriz, 372.

Nola Arraitz erdigunean hala Arraitz eta Bentak auzoguneetako etxeak euskal estiloko herri etxeak dira, zeinek arreta deitzen dutenak bai beren handitasunaz bai beren kontserbazioaz, beraien nagusien zaintze eta esfortzuari esker.

Gaingiroki etxeak hiru atalatan sailka daitezke. Antzinenak tamaina handikoak dira: bi isurialdeko teilatuak, ongi landutako harriez osatutako aurrealdeak, arku zorrotzeko ateak eta tankera gotikoko baoak. Bigarren eratakoak XVIII. mendean eraikiak izan ohi dira: handiak, bi isurialdeko teilatuak, teilatu-hegal zabalak. Etxaurrreak luzituak, bainan izkin eta leihoetako harlanduak agerian, batzuetan hutsarteetakoak ere, puntu erdiko ateak eta noblezia-harmarriak. Hirugarren motakoak XIX. mendeko etxe kubikoak dira: lau isurialdeko teilatuak, bao handiagoak, alboetako eta erdiguneko silarriak oso landuak.

Erran daiteke Arraizko gunea herriko goinaldean, eta kokapen nagusian, eraikia den “Nuestra Señora de La Asunción”parrokiako elizaren inguruan egituratua dagoela. Ama Birjinari berari eskeinitako herriko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira.

Arkitektura erlijiosoaren barnean aipamen berezia merezi du erdi aroko Belateko Andra Mari baselizak, izen bereko mendatean kokaturik. Zenbait daturen arabera 1200. urtearen inguruan eraikia.

Arraizko Aritzarte parajean haitzulo bat bada non historiarreko aztarnategi bat aurkitu zen, brontze aroko keramika eta gizaki- hondakinekin. Ondoren, 80ko hamarkadan, arkeologo talde batzuek indausketak egin dituzte, eta Nafarroako Museoan daude leize honetako hondakin sailkatuak. Koba-zuloa txikia eta sarbidea aldapatsua izanik, harpeak ez du interes berezirik bisitatua izateko.

Etxeak, Euskal Herriko eremu zabalean ohikoa den bezala, bertan bizi den familiaren identitate-ezaugarri gisa, garrantzi handia du. Guziek beren izena dute eta hartaz ezagutzen zaie herrian eta Ultzama bailarako influentzia zonaldean. Aitzitik, ohitura da pertsonak etxearen izenaz ezagutzea eta berarekin lotzea.

Arraizko pilotaleku publikoa pilotaz jolasteko erabili ohi da. Plazan bertan da, eliza eta ostatuaren ondoan. Haur-jolasetarako lekua ere bada, txikienek erabili eta disfrutatzen dutena.

Aipatzekoa da Arraizko iturri publikoa. Herria zeharkatzen duen errepidean bertan kokaturik. Harriz eginda, bi lehoi idurikatzen duten irudietatik ateratzen diren edateko bi muturrekin. Iturriaren gibeleko aldea animaliendako aska gisa erabiltzen zen lehen. Egun ez da erabiltzen nahiz eta instalazio osoa ongi mantentzen den.

Probintzia: Nafarroa.
Kategoria Administratiboa: Kontzejua.
Epailaritza-barrutia: Iruñea.
Merinaldea: Iruñea.
Eskualdea: Ultzama.
Biztanlegoa 2007.ean: 187 bizt.
Azala: 9,82 km.
Biztanle-dentsitatea: 19 bizt./km.
Muga geografikoak: Ultzamako lurrek mugatzen dute iparraldetik, Urrizola-Galainek hegoaldetik, Lantz eta Olaguek ekialdetik eta Iraizotzek mendebaldetik. Altitudea: 550 m.
Iruñerako distantzia: 27 km.