Ezagut ezazu Arraitz

Ezagut itzazu Arraitz, bere bizimoduak, bizilagunak, ohiturak eta tradizioak. Abauzko leizetik gaur egun arte. Arraitz, Orkin eta Bentetako etxeei buruzko guziaz jabetu. Profesional eta entrepresendako informazioa. Conoce la historia de Arraitz, los modos de vivir de sus gentes, las costumbres y tradiciones, desde las cuevas de Abauntz hasta la actualidad. Descubre todo sobre las casas de Arraitz, Orkin y Ventas. Informacion para empresas y profesionales.
Leer Más...

0

LANDARETZA ETA FAUNA - Flora y Fauna

Arraitz-Orkin kokatua dagoen ingurune naturala larre berdez, non azienda bazkatzen ikustea ohiko den, eta baso hostotsuez, pagadiak bereziki, osatua dago. El entorno natural en el que se sitúa enclavada la localidad de Arraitz-Orkin se ve caracterizada por los verdes prados donde suele ser habitual ver pastar el ganado y por los frondosos bosques, principalmente hayedos.
Leer Más...

0

Turismo Naturala

Noizean behin herria bisitatzen dutenendako zenbait ibilaldi edo txango gomendatzen ditugu. Zein oinez edo bizikletzaz zein aulkitxoa bultzatuz egin daitezke. Jatetxe, ostatu eta jakin nahi duzun guziari buruzko informazioa. Para las personas que visita ocasionalmente el pueblo os recomendamos una serie de paseos o excursiones. Tanto para realizar andando o en bici o empujando una silleta. Informacion sobre restaurantes y hospedaje, y todo lo que quieras saber.
Leer Más...

0
Aza PDF Inprimatu E-posta

 

Joxe Mari Otermin Urtizberea adiskideak Amezketarekin (Gipuzkoa) lotutako gaiak ikertzen ematen du bere denbora libre apurra. Behin, Joxe Etxeberria Garaikoetxea artzainaz hitz egin zidan. Hark Pardeluts izeneko tokian omen zeukan bere txabola, izen bereko iturritik hurbil. Jakiez eta sukaldaritzaz ari ziren batean, artzainak esan omen zion: “Euskal sukaldaritzak lehen mailako platerak edukiko ditik, baina nik aza nahiago, zezinarekin. Ez duk munduan haren pareko janik!”.

Izan ere, Amezketako azek Euskal Herriko onenen fama izan dute beti. Goieragatik eta ondoko mendiaren eraginagatik omen

Juan Ignacio Iztueta Zaldibiako historialariak honela idatzi zuen XIX. mendearen hasieran:

Zaldibiako Miranda baserriko artzainaren emazteak (oraindik bizi da) zulatuta aurkitu zituen senarrari mendira bidali nahi zizkion arto-irinez betetako zakutoak, eta, nola une hartan ez zeukan astirik haiek konpontzeko, sukaldean zoko batean zeuzkan aza-landaretxo batzuk ipini zituen zuloetan, estalki gisa. Senarrak ustekabean aurkitu zituen, mendian, zakutoak hustu zituenean. Ez nola, ez zergatik ez zekiela, beharrak aza-landare erdi zimel haiek landatzeko agindu zion artzainari, eta hala egin zuen hark, borda inguruko lurrik onenean. Beste bordetako artzainek adarra jo zioten, Aralarko gainetan azak landatzeagatik; baina, ikusirik landaretxo haietatik egundoko azaburuak sortu zirela, artzain guztiak jabetu ziren haren alde onaz, eta, ordutik aurrera, inon ez bezalako azak hazten dituzte Aralarren. Orain, Aralarko artzain batzuek 400na erreal irabazten dituzte ardiak jezten dituzten tokiaren inguruan landatzen dituzten azekin. Eskari handia izan ohi du Aralarko azak, erreka bazterrekoa baino samurragoa, mardulagoa, kizkurragoa, finagoa, urtsuagoa eta gozoagoa baita, eta, ezaugarri eder horiez gainera, aza horrek badu beste alde on bat ere: landarea landatu eta egun gutxira eratzen da azaburua, eta helduta eta jateko moduan egoten da. Gauza jakina da, noski, lur baterako ona den eguraldia txarra izan daitekeela beste baterako. Udako egunik luzeenetan, eguzkia gorenean denean, beroak zimeldu eta erre egiten ditu toki beherenetako azak; ez die burua eratzen uzten, eta hondatu egiten ditu. Aldiz, Aralarko azek orduantxe egiten dute irabazirik handiena; ederrak eta gizenak egiten dira. Lehorte-urteetan, Aralarko arroa asko aza ikusi dut nik saltzen Villafrancako ferian, libra bakoitza lau zentimoan. Aza horren hazleek, hura garesti saltzeaz gainera, badute beste abantaila handi bat: nahi beste lur dute Aralarren, baratzetzat erabiltzeko. Eta, gainera, nolako lurra? Ongarririk behar ez duena, ardien gorotzarekin eta txizarekin nahi baino gehiago ematen duena, hazia landatu eta babestu beste lanik egin gabe. Eta zer beste lan izan daiteke erakargarriagorik artzainarentzat, artaldearen lanak egindakoan ez baitu beste zer eginik, eta hain denbora laburrean? Nork sinetsi behar zuen, orain 35 urte, Aralarko gainean hain azaburu handiak haz zitezkeenik? Inork ez, nik dakidala. Beraz, hemen jarri nahi izan dut idatzita gertakari berri eta harrigarri hori, zehatz-mehatz eta garbi. Aralar hain toki gogorra eta latza izanda, nork hasi behar zuen han azak jartzen? Inori ez zitzaion horrelakorik bururatzen. Orain, ordea, non aurkitu halako baratzerik?

Artikulu osoa hemen

 

Anuncios

ADJUDICACIÓN APROVECHAMIENTO FORESTAL EN PARAJE ATAGARAY

Tras la subasta realizada el pasado miércoles 7 de diciembre de un pequeño aprovechamiento forestal en el paraje de Atagaray, el mismo fue adjudicado en el precio de licitación, 17...

Leer más...

SUBASTA LOTE DE LEÑA EN ATAGARAY

El miércoles 7 de diciembre a las 19:45 horas en la sala de plenos concejil de Arraitz-Orkin se procederá a subastar lote de leña compuesto por 3 hayas que cubican...

Leer más...