| Gastronomia |
|
|
|
|
GASTRONOMIA
Bailarari egiten zaion bisita gozatzeko ez dago ezer hoberik dituen haragi ospetsuak, onddo preziatuak, artisau eztia edota eskualdeko plater tipikoa den mamia dastatzea baino. Aipamen berezia merezi du ere patxaranak, klasiko bat Nafarroa osoan.
ONDDO BELTZA Udazkenaren etorrerarekin, inguru naturalak bere xarmantasun guztiak agerian uzten ditu. Basoak estaltzen duen orbelaren azpian jale onen altxor preziatuenetako bat ezkutatzen da: onddoa. Nahiz eta errezeta tipikoenak onddoak baratxuriekin eta onddo-nahaskia izan, jateko onak diren zerrenda luzea da, eskualdeko jatetxeetako errezetetan tokia izaten dutenak, Inguru honetako aberastasun mikologikoa agerian jartzen da erregistratuta dauden eta jateko onak diren 300 motatik gora horietan, nahiz eta gehien biltzen direnak ilarrakak, ziza horiak eta onddo beltzak izan. MAMIA Gaur egun bailarako jaki tipiko hau 38º gatzatutako ardi-esnearekin eta harri goriz egosita egiten da, bere erre zapore berezia lortuz. Mamia edo Gaztanbera bezala ezagutzen dugu. PATXARANA
Patxarana, beraz, fruitudun edari bizi bat da. Patxaranak, elorri beltzaren fruitu urdinxkak, modu tradizionalean beratuz, belaunaldiz belaunaldi ohiko moduan egin den bezala, kolore gorri distiratsua eta fruta usaina transmititzen diote edariari. Patxaran hitzak euskarazko jatorria du, basarana edo basoko arana esan nahi duena. Nahiz eta patxaran fruituak udazkenean bildu, urtean zehar kontsumitzen ahal da. |



