|
TRADIZIOZKOA:
Kontrabandoa: Frantziako mugaren hurbiltasunarengatik, Arraitz kontrabandoari loturik
egon da. Herriko gazterik gehienek parte hartzen zuten, modu batez edo
bertzez, lan honetan, ez negozio gisa lanbide gisa baizik.
Kontrabandoa, normalki, gauez eta mendian zehar egiten zen. Taldeka,
zelatari eta zamari lanak banatuz. Eramaten ziren produktuak honoko
hauek ziren: joankoin portugaldarrak, ardiak, zekorrak etab. Eta ekartzen
zirenak: puntilak, kobrea, naylon, kafea, koinaka, motoreak…
Abeltzaintza:
Herri honetako bizilagunen “modus vivendi”-rik garrantzitsuena abeltzaintza
izan da. Azienda, batez ere, esnetarako behiez osaturik zegoen, zenbait
ardi-ustiategi izanik. Bi kasuetan buru gutxiko ustiategi txikiak ziren,
etxeetako beheko plantan edo bordetan kokaturik. Bertzetik, ia-ia
etxe guzietan hazten ziren etxabereak (zerriak, oiloak etab.) familia-kontsumorako.
GAUR
EGUNGOA:
Abeltzaintza: Egun, aktibitate honek zuen garrantziaren parte bat galdu du. Populazioaren
%20 inguru aritzen da sektore honetan. Jarduera honetan jarraitzen dutenak
etxalde modernoak -zeinetan makinariak lan handia egiten duen- eraikitzea
lortu dutenak dira. Gainera, ganadu ustiategi gutxiagotan bainan handiagotan,
eta herri barnetik kanpo, konzentratzeko joera dago.
- Industria
eta zerbitzuak Populazioaren gainerakoak
industrian edo zerbitzu-sektorean aritzen dira, zein Iruñea eta bere
eskualdean zein ondoko Elordi industrialdean (Ultzamako Udalerria),
Arraiztik 1 km-ra.
|